XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarlaguntza da Zuzenbidearen Ihardunaldien xedea

GASTEIZ

Munduko herrien arteko elkarbizitza eta elkarlaguntza bultzatzea da, Gasteizen egiten ari diren Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen Irakasleen XIV. Ihardunaldien helburua.

Hala adierazi zuen atzo Manuel Diez de Velasco Espainiako Nazioarteko Zuzenbidearen Elkartearen lehendakariak.

Ihardunaldiak atzo hasi ziren eta larunbata bitartera iraungo dute.

Diez de Velascoren hitzetan Nazioarteko Elkarlaguntzaren esparruan kriterio berdinak bilatzea behin behineko gauza da, zuzenbidea aldakorra delako zorionez.

Inaugurazio ekitaldian ziren besteak beste Jose Angel Cuerda Gasteizko alkatea, Pedro Ramos Arabako Kultura diputatua eta Francisco Aldekoa EHUko errektorea.

Autodeterminazioa eta independentzia hitzak gehiegi erabiltzen direla esan zuen Cuerdak, EAErekin lurralde baltikoek izan dezaketen antzekotasunaz hitzegitean.

Gogortasunak ez, arrazionalitateak nagusi izan beharko luke Cuerdaren iritziz.